XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxe Alberdi, gaur Mañari'n bizi arren, Yurreta'ko semea dogu; ain zuzen be, Mañari'ko atxarte zoragarria ezta txarra giza-idurimena biztu ta arrotuteko; orixegaitik edo, Alberdi, barne-griñari ezin eutsirik nunbait, asko ibilli da bertsoketan.

Zubiaga, jaiotzez bilbotarra izanda be, umetatik Barrika'n bizi izan da, ta gaur Urdulitz'ko Arriaga baserrian daukagu; itxasoz itxaso luzaroan ibilli arren, legorreratzean, lagunak zirikatuta, or ibilli izan da erriz erri, jai ta erromerietan kanta-kantari.

Zarraga be, 1906'ko urrillaren 26'an Leioa'n jaioa izan arren, ogei urteko zala Berango'ra aldatu ta arrezkero guztian ementxe dauko bere bizilekua, Errekondo baserrian; amalau urteko asi zan bertsotan, eta Mungia'n, Bilbao'n, Zeanuri'n, Bermeo'n, Gernika'n eta beste askotan ibilli izan da bertsolari lez.

Euskaltzaindia'k eratu eban, batez be, asiera ederra izan eban txapelketa au.

Urrengoan ugari ta obeto, ta ez Bilbao'n bakarrik; urrengo urtean, udabarrirantza asita, Bizkai'ko erri askotan, erri-jaiak dirala-ta, lenengo erriz erri ta atzenez Bilbao'n, txapelketa orreik ospatzeko asmua artu eban Euskaltzaindia'k.

Orrelaxe egin da arrezkeroko urteotan.

Lan txalogarria, ziñez.

Bigarren sariketa, 1959'garrenean, axola ta gora geiagoz egiteko, bost zatitan banatu zan Bizkai osoa, toki bakotxetik txapeldun bat atara ta azkenez onein artean, Bilbao'n, igazko lekuan bertan, saio nagusia egiteko.

Erri-txapelketak onela egin ziran: 1) Urkiola'n, bagillaren 13'an, Alberdi txapeldun; 2) Mungia'n, San Pedro bezperan, Juan Ormaetxe txapeldun; 3) Bermeo'n, San Pedroetan, bagillaren 29'an, Deunoro Sardui txapeldun; 4) Markiña'n garagarrillaren 18'an, Juan Azpillaga txapeldun, eta 5) Zeanuri'n, Andra Marietan, dagonillaren 15'an, Basilio Puiana, bertako semea, txapeldun.

Errietako sariak: lenengon 1.000 laurleko ta Udaletxearen kopa, ta gaiñerakoak bosteuna laurleko bakotxak.

Zeanuri'n, gaiñera, ba-zan beste kopa bat be bertako sendi batek puntua ondoen amaitzen eban bertsolariari eskiñia; bertako seme Joxe Mari Artetxe'k irabazi eban sari au.